Kukutza eraistean izandako istiluak ikertzeko eskatu diote auzokoek AIri

Erredakzioa
Bilbo
2011ko irailaren 28a
00:00
Entzun
Errekaldeberriz auzo elkarteak Bilboko alkate Iñaki Azkunaren eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburu Rodolfo Aresen dimisioa eskatu du. Elkartearen arabera, Kukutza gaztetxea hustean eta eraistean izandako istiluen «bultzatzaile eta arduradun politikoak» dira. Azkunaren dimisio eskaria udal gobernu guztira zabaldu dute. Gainera, AmnestyInternationali (AI) gertatutakoa ikertzeko eskatu dio auzo elkarteak. «Irailaren 23an izandakoa salbuespen egoera bat izan zen». «Inteligentziaz» jokatzeko eskatu diete auzotarrei: «Jarrera positiboa, sortzailea eta eraikitzailea izan dezatela, mundu osoak ikusteko indarkeria bakarra espekulatzaileena dela». Ezker abertzaleren arabera, Aresek izan zuen xede bakarra «sua piztea» izan zen, eta Azkunari «demagogoa» izatea leporatu dio. Gainera, elkartasuna azaldu dio sutan zegoen edukiontzi bat baztertzen saiatzen ari zela erre zen gizonari. PPren ustez, Kukutzak eta Bilduk ordaindu beharko lituzketeistiluen ondorioz izandako kalte materialak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.