Kukutza II Bilboko Errekalde auzoko eraikina hustu du Ertzaintzak. Gaur arratsaldean okupatu dute 20 bat lagunek, 17:30 inguruan. Barruan zeudenak atera dituzte ertzainek 20:30 aldera. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak BERRIAri baieztatu dio inputatu egin dituztela; usurpazioa egotziko diete, eraikina indarrez okupatu dutelakoan. Jabeak salaketa jarri du auzitegian. Larraskitu kaleko 29.ean dago eraikina. Jendea pilatu da atarian: dozenaka auzotar elkartu dira. Kalea itxi egin du Poliziak. Pilotakada eta borra kolperen batzuk izan dira. Ertzaintzak hesia egin du.
Irailaren 23an eraitsi zuten Kukutza III Errekaldeko gaztetxea, Bilboko administrazioarekiko auzien epaitegiaren ebazpena jaso ondoren. Liskar handiak izan ziren Ertzaintzaren eta herritarren artean.
Hamahiru urtean erabili zuten Kukutza III. Aurretik, Kukutza II.