Atzoko hustean eta ondorengo manifestazioan izan ziren zaurituen kopuruaren gaineko eztabaida piztu zuen atzo Rofolfo Ares Barne sailburuak. Hiru lagun besterik ez zirela zauritu adierazi zuen Aresek, Kukutza kolektiboak 30etik gora izan zirela salatu ostean. Gaur Albiako lorategian egin den bilkuran Kukutzakoek 40 senda-agiri inguru erakutsi dizkiete hedabideei, guztiak atzo Ertzaintzak eragindakoak. Horiek osasun-etxe eta ospitaleetan artatu zituztenenak direla adierazi dute, baina horietara joan ez zirenak zenbatuta, zaurituak ehun inguru direla jakinarazi dute.
Kukutzaren aldekoek 40 senda-agiri inguru erakutsi dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu