KUKUTZA

Kukutzaren auziko inputatuak ez zigortzeko eskatu dute ehunka lagunek Bilbon

Datorren astelehenetik aurrera epaituko dituzte hemeretzi lagun, Kukutza eraitsi zuten eguneko istiluekin lotuta. Horiei babesa adierazi eta inor zigor ez dezatela eskatzeko, manifestazioa egin dute Bilbon, 18:00etan, Kukutza defendatzeagatik zigorrik ez lelopean.

Kukutzak bizirik dirauela aldarrikatu dute manifestazioan. ARITZ LOIOLA, ARGAZKI PRESS
2015eko irailaren 12a
09:31
Entzun

Bilboko Jesusen Bihotzetik abiatu da martxa, bandea laranjek eta okupazioaren aldeko ikurrek koloreztatuta, eta Zea Mays eta Akerjenbe Sound System taldeek girotu du mobilizazioa, kamioi baten gainean jota. Ehunka izan dira hemeretzi auzipetuei babesa adierazi dieten gazteak.

Ohar bateratu bat argitaratu dute udaleko EH Bildu, Goazen eta Udalberri taldeek. Auzipetuen kontrako akusazioak erretiratzeko eskatu dute, eta Kukutza bota izana salatu. Indar politiko horietako ordezkariak ere manifestazioan izan dira.

Kukutzarekin elkartasun taldeak "gaztetxeen aurkako epaiketatzat" jo du datorren astekoa. 19 auzipetuak 2011ko irailaren 24an atxilotu zituzten. Desordena publikoa egotzi diete. Fiskaltzak hamazortzi eta 30 hilabete arteko espetxe zigorra eskatu du haietako bakoitzarentzat. Gainera, horietako biri beste delitu bat ere leporatu die: erresistentzia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.