Gizartea

Kultur aniztasunaren kudeaketari buruzko adostasunak bilatuko ditu EH 11 Kolorek

Lan eskubideen, euskararen, erlijioaren eta naziotasunaren eremuei buruzko hausnarketa abiatu dute.

EH 11 Kolore taldeko kideak. M. RAMIREZ, ARP
Maite Asensio Lozano.
2014ko martxoaren 21a
18:25
Entzun

Kultur aniztasunaren kudeaketaren inguruko akordio orokor bat lantzeko egitasmoa abian jarri du EH 11 Kolore taldeak, Euskal Herria Anitzarentzat Adostasunak izenburupean. Auzi horri buruz azken urteetan esparru akademikoan eta erakunde batzuetan garatzen ari den gogoeta ahalik eta eragile gehienengana zabaldu nahi dute, eta “aniztasunaren kudeaketa demokratikoaren euskal eredua” xedatu, gaur goizean Bilbon azaldu dutenez. 2015ean argitaratuko dute hausnarketa horren emaitza.

Lau eremutan bilatuko dituzte adostasunak: jatorri aniztasuna eta lan eskubideak; euskara eta hizkuntz aniztasuna; erlijio aniztasuna eta laikotasuna, eta hiritartasuna eta naziotasuna —genero aldagaia zeharkakotasunez landuko dute—. Zazpi adituk landuko dituzte esparruok: Angel Miragaya abokatu eta SOS Arrazakeriako kideak, Xabier Barber ESK sindikatuko kideak, Garbiñe Petriati Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariak, Xabier Mendiguren Euskararen Kontseiluko lehendakari ohiak, Hithem Abdulhaleem psikologo eta islamiar pentsamenduaren ikertzaileak, Andrea Ruiz Balzola antropologoak eta Irma Orozko Eskubideak elkarteko kide eta abokatuak. Ekainean irekiko dute ekarpenak jasotzeko fasea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.