Gaixo dauden euskal presoak askatzearen aldeko dinamika da Sare plataformak antolatutakoa. Errenterian (Gipuzkoa) egin zuen lehen geldialdia, eta kulturgileen atxikimendua bilatu du orain, bideo baten bitartez.
Apirilaren 16an Donostian egingo duten ekimenarekin abiatuko du kulturgintzak preso erien aldeko dinamika, eta eskualde ugaritatik igaroko dira, udazkenean berriro Donostian elkartuko direlarik: "Kultura guretzat euskal gizartearen espresio zabalena da, eta, horregatik, preso eta iheslarien eskubideak errespetatuak izan daitezen gure aktibazioa beharrezkoa dela uste dugu; horregatik jarri gara martxan, eta gure bagoia osatzera goaz".