Iraken inbasioa

Kusairen eta Udairen gorpuak ikuskizun

Irakeko tanatorio batean Udai eta Kusai Husseinen gorpuen irudiak hartzen utzi die AEBetako Armadak telebista kate ugariri. Saddam Hussein presidente ohiaren semeak hil dituztela frogatu nahi dute horrela.

2003ko uztailaren 25a
16:46
Entzun
Atzo, ustez Udairen eta Kusairen gorpuenak ziren argazkiak zabaldu zituen Washingtonek, baina, hala ere, Irakeko zein nazioarteko iritzi publikoa ez du erabat konbentzitu. Horregatik, beste aurreraurrats bat egin dute gaur AEBek, eta Irakeko tanatorio batera deitu dituzte telebista kateak Saddamen bi seme horien hilotzen irudiak har ditzaten.

Gorpuak tratatu egin dituztela onartu dute AEBetako militarrek, erabat desitxuratuta baitzeuden, eta norenak ziren ezagutzea zaila baitzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.