Elikadura

Kutsatutako hainbat tona txirla konfiskatu ditu Poliziak Getarian

Eremu kutsatuetan arrantzatutako moluskuak lirateke, gutxieneko osasun kontrolik pasatu gabeak.

jarraia175404.jpg
2019ko abenduaren 21a
15:26
Entzun

Espainiako Poliziak hamasei tona txirla konfiskatu ditu Getariako (Gipuzkoa) eta Vigoko (Galizia) haztegietan eginiko ikusketa batzuetan. Portugalgo uretako eremu kutsatu batean arrantzatutako txirlak dira —arrantza debekatua dago han—. Moluskuak era irregularrean eramaten zituzten haztegietara, dokumentazioa faltsututa, ondoren Europako hainbat herrialdetan saltzeko. Ikerketak gaineratu du produkzioa handitu dutela Gabon garaiarekin batera izaten den eskaera aprobetxatuz. Txirlek ez zuten inongo elikadura kontrolik pasatzen osasunerako gutxieneko bermeak ziurtatzeko. Ikusketez gain, bi lagun atxilotu dituzte operazioan. Beste bederatzi tona ere konfiskatu ditu Portugalgo Poliziak, herrialde hartako hainbat haztegitan.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.