Kutsatzeen kurba gora doa: beste 553 positibo atzeman dituzte

Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan egin dute gora kasuek, eta positibo tasa %4,6 da. 43 positibo detektatu dituzte Deustuko gimnasio batean, eta dozena bat Bilboko epaitegietan.

PCRak egiteko eremu bat Nafarroako ospitalean, artxiboko irudi batean. IñIGO URIZ/ FOKU
edurne begiristain
2021eko martxoaren 23a
13:26
Entzun

Oldartuta dago oraindik birusa Hego Euskal Herrian, goranzko fase batean sartuta. Osakidetzak eta Osasunbideak emandako azken datuen arabera, atzo 11.878 proba diagnostiko egin zituzten, eta horietatik 553 izan ziren positiboak: proba guztien %4,6. Lurralde guztietan egin dute gora kutsatzeek: Araban atzeman dituzte positibo gutxien; zehazki 110 kasu zenbatu baitituzte; Gipuzkoan, 114 izan dira positiboak; Nafarroan ere gora egin dute positiboek, 118 kasu atzemanda, eta Bizkaian, berriz, 206 positibo zenbatu dituzte.

Ospitaleen egoerari dagokionez, atzo 56 pertsona erietxeratu zituzten gaitzarengatik Hego Euskal Herriko erietxeetan. Martxoaren 5etik izan den ospitaleratu kopururik handiena da hori. Horiek aintzat harturik, oraintxe bertan 404 lagun daude ospitaleetan. Zehazki, ospitaleratutako pazienteetako 306 gela arruntetan daude, eta 98 Hegoaldeko ZIUetan.

Gainera, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak bi agerraldiren berri eman du. Jakinarazi du Bilboko Deustu auzoko Altafit gimnasioan 43 positibo atzeman dituztela, eta beste hamabi Bilboko epaitegietan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.