Erasoak

Kutxa automatiko bati eraso diote Iruñean eta Correosi Barañainen

2007ko abenduaren 21a
11:15
Entzun
Bart gauerdian bi eraso izan dira Nafarroan: Iruñean Nafarroako Kutxaren Miravalles kaleko kutxa automatikoari eraso diote. Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaritzak agertu duenez, likido sugarria jaurti dute kutxara, eta, ondoren, su eman diote. Suteak kalte handi samarrak eragin dituela agertu du aipatutako iturriak.

Minutu batzuren buruan gertatu da Barañaingo erasoa: molotov koktelak jaurti dituzte Corresoen bulegoaren aurka, baina Gobernuaren ordezkaritzaren arabera, "oso kalte txikiak" eragin dituzte; fatxada belztu dute soilik.

Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak hartu dute ikerketaren ardura, eta Gobernuaren ordezkaritzak ohartarazi du egileek "Auzitegi Nazionalean amaituko" dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.