Erasoa
Kutxa automatiko bati su eman diote Barakaldon
Bart gauerdian su eman diote Euskadiko Kutxaren kutxa automatiko bati Barakaldoko (Bizkaia) Arteagabeitia kalean. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, 00:15 aldera gertatu da erasoa, norbaitzuk kutxa automatikoa likido sugarriarekin busti eta su eman diotenean. Hala ere, kalteak "txikiak" izan direla agertu du Herrizaingo Sailak, ertzainek segituan itzali dutelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu