Bart gauean, ordubata laurden gutxi aldera, su eman diote norbaitzuk Lemoako (Bizkaia) kutxa automatiko bati. Zehazki, Agirre Lehendakaria kalean BSCH bankuak duen bulegoko kutxari eman diote su.
Ertzaintzak agertu duenez, garrak berez itzali dira, eta erregai ontzi baten hondakinak aurkitu dituzte sutea izan den lekuan. Halaber, kutza ez erabiltzeko moduan gerat u dela eta keak fatxada belztu duela azaldu dute.
Pintura Laudion
Laudioko (Araba) PSE-EEren egoitzari ere eraso diote bart. Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriek agertu dutenez, pintura laranja bota dute norbaitzuk goizaldean egoitzaren atearen kontra, eta, halaber, zenbait lelo margotu dituzte.
Erasoak
Kutxa automatiko bati su eman diote Lemoan
PSEren egoitzari pintura jaurti diote Laudion
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu