Erasoa
Kutxa automatiko bati su eman diote Sestaon
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak azaldu duenez, bart goizaldean, ordubiak eta hamar aldera, su eman diote Setaoko (Bizkaia) Jose Antonio Agirre kalean BBVAren bulegoko kutxa automatikoari. Iturri horren arabera, zenbait lagunek likido sugarriarekin busti dute kutxa, eta, ondoren, su eman. Kutxaren egitura eta sabaia kaltetu dituzte garrek, baina sutea zabaldu aurretik itzali dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu