Kutxabankeko zerbitzu zentralen lekualdatzea salatu du ELAk

Ainhoa Larrabe Arnaiz.
2013ko azaroaren 6a
16:57
Entzun

Kutxabankek Bilbon eskaintzen dituen zerbitzu zentralak Cordobako Caja Sur-era (Espainia) lekualdatzeko erabakia salatu du ELA sindikatuak. Ordainketa Baliabideen Administrazioa eta Eragiketako Zentralak dira lekualdatu nahi dituztenak. Orain arte Bilbon eskaini dituzte zerbitzu bi horiek. Caja Sur-era eramateak 100 behargin mugiaraztea dakarrela salatu du sindikatuak. Horri, pasa den astean ezagutzera eman zituzten 25 emakume langileren lekualdatzea gehitu behar zaio: “Deserrotze familiar eta sozialaren zigorra ezarriko zaie, baita kontratuak deuseztea ere”.

Sindikatuak adierazi du 2012ko urtarrilaren 1etik 2013ko irailaren 30era bitarte Kutxabanken 790 lanpostu galdu direla. Kutxen bat egitea “odoluste bat” izan da.

Gizarte ekintzari bideratutako aurrekontuak ere salatu dituzte, iaztik hona, 73,4 milioitik 28 milioi eurotara jaitsi baitira. 2014ean “are diru gutxiago” izango da.

ELAk hiru euskal kutxen bat egiteari ezetz esan zion 2011n, sindikatuak aurreikusten zituen ondorioengatik. “Bategitea elite ekonomikoarentzat txeke zuria izan da”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.