Goizeko 08:00ak inguruan izan da lapurreta, Donostiako Urbieta kalean. Artean bezeroentzako itxita zegoen bulegoa, baina langileak barruan zeuden. Langileetako bati mehatxu egin dio pistolarekin, eta ihes egitea lortu du, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Ertzaintzak bilaketa lanetan jarraitzen du oraindik. Urbieta kaleko Kutxabanken egoitzan dago patruila bat, eta bulegoak arakatzen ari dira. Oraingoz, ez dute eman ostutako zenbatekoaren berri.