ekonomia

Kutxaren balioespena jaitsi du Standard & Poorsek

'A+'-tik 'A'-ra murriztu du Gipuzkoako aurrezki kutxaren epe luzeko jaulkipen ratinga. Kutxak agertu du jada saldua duen Banco Madridek egindako operazioen ondorio dela kalifikazio jaitsiera.

2010eko ekainaren 22a
11:05
Entzun
Standard & Poors rating agentziak jaitsi egin du Kutxaren balioespena, 'A+'mailatik 'A'-ra, eta, gainera, okertzeko aukerarekin.

Kutxak garrantzia kendu dio Standard & Poorsen erabakiari, eta agertu du balioespen jaitsierak finantza erakunde guztiei ari zaizkiela gertatzen, jada beste batzuei gertatu zaiela, eta orain eurei iritsi zaiela txanda. Era berean, murrizte horren oinarrian bere filial izandako Banco Madridek egindako operazioak daudela adierazi du. Martxoan saldu egin zuen Kutxak Banco Madrid.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.