lapurreta saiakera

Kutxaren bulego batean lapurtzen saiatu dira Hondarribian

Goizeko 11ak inguruan burua estalita zeramaten bi lagun sartu dira Hondarribiako San Pedro kalean Kutxak duen bulegoan. Herrizaingo sailak azaldu duenez, gutxienez pistola bat zeramaten eta bertako bezero eta langileak etzanarazi eta zerbait lapurtzen saiatu ostean, joan egin dira, dirurik lapurtu gabe. Bulegoa eguerdian berriz ireki dute eta Ertzaintzak ikerketa bat ireki du.

2004ko abenduaren 23a
15:05
Entzun
Bulego horretara burua estalita eta pistola batekin sartu arren Ertzaintzak ez du adierazi zer edo zer eraman duten ala ez. Itxuraz ordea ez dute ezer lapurtu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.