kutxak

Kutxaren gaineko proposamena Eusko Legebiltzarrera eraman nahi du EH Bilduk

Gipuzkoako ahaldun nagusiak aurkeztu dio proposamena Kutxari.

Xabier Isasi eta Unai Urruzuno. RAUL BOGAJO, ARGAZKI PRESS
2014ko irailaren 23a
13:19
Entzun

Kutxako akzioak erakunde publikoen esku uzteko proposamena Eusko Legebiltzarrean eztabaida dadin nahi du EH Bilduk. Unai Urruzuno eta Xabier Isasi koalizioko legebiltzarkideek proposamen hori azaltzeko deia egin diote Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiari.

Gainerako alderdiei proposamena eztabaidatzeko eskatu diete, eta ez dezatela "lapurtu" planteatutako eztabaida. Uste dute aldundiak mahai gainean jarri duena "posible eta legezkoa" dela. Oposizioarentzat, ez du "ez hanka ez bururik".

Xabier Iturbe Kutxako buruarekin bildu da Garitano, proposamena azaltzeko. Jakinarazi dio "berme juridiko osoa" duela eta "erabat legezkoa eta egingarria" dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.