Ertzaintzak emandako azalpenen arabera, Lezoko Jaizkibel kalean bankete batek duen kutxazainaren aretora sartu dira norbaitzuk goizeko sei eta erdiak aldera. Likido sugarria bota dute kutxazainera, eta, ondoren, su eman diote. Ondorioz, kutxazaina guztiz kiskali da, eta aretoa kearekin belztuta geratu da.
Suhiltzaileek amatatu behar izan dute sua, baina eraikineko bizilagunak ateratzeko premiarik ez da izan.
Atzo gauean istiluak Gasteizen
Jaurlaritzako Herrizango Sailak gaur jakinarazi duenez, atzo gauean istiluak izan ziren Gasteizen Igor Angulo ETAko presoaren heriotza salatu nahi zuten manifestarien eta ertzainen artean. Iturri horien arabera, 20:10 aldera hasi ziren istiluak, ertzainak Anguloren heriotza salatzeko manifestazioa galarazten saiatu zirenean. Manifestariek edukiontziak traban jarri zituztela eta ertzainek harriak bota zizkietela agertu du Herrizaingo Sailak, eta ertzainek ere indarra erabiliz erantzun zietela. Gainera, 22:40 aldera jende talde batek Zaramaga auzoko Batzokiari harrika eraso ziola erantsi dute.
Erasoak
Kutxazain automatiko bati su eman diote Lezon
Banketxe bateko kutxazain automatikoa kiskalita geratu da gaur goizean, Lezon (Gipuzkoa), norbaitzuk su eman ostean. Suhiltzaileek amatatu behar izan dute sua, baina eraikineko bizilagunak etxetik ateratzeko beharrik ez da izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu