Madrilgo Caracol aretoan jo behar zuen bihar Berri Txarrak-ek, Leihotikan taldearekin batera. Caracol areto pribatua da, eta haren kudeatzeileek erabaki dute ekitaldia ez egitea, kontzertuaren inguruan giro arraroa sortu delako, eta publiko, artista zein antolatzaileen segurtasuna arriskutan jar daitekeela uste dutelako.
Izan ere, España 2000 eskuin muturreko taldeak elkarretaratzea antolatu du kontzertuaren kontra. Halaber, giroa are eta gehiago nahasi du Madrilgo 'La Razon' egunkari eskuindarrak gaur plazaratu duen informazioak: azalean titular batekin eta barnealdean orrialde oso batekin,Berri Txarrak zein Leihotikan "ETAren aldeko taldeak" direla ziurtatu du egunkari horrek. Halaber, AVT Terrorismoaren Biktimen Elkartea kontzertu horrekin deseroso sentitzen dela agertu du.
Berri Txarrak-ek gertatutakoa "biziki deitoratu" du, eta halaber, Madrilgo jarraitzaileen aurrean "kondizio arruntetan" kontzertua emateko asmoa agertu du.
Fermin Muguruza, Su ta Gar, Soziedad Alkoholika, Manu Chao…
Nolanahi ere, ez da Euskal Herriko musika taldeei horrelakoak gertatzen zaien lehendabiziko aldia. Aurretik, Su Ta Gar, Soziedad Alkoholika, Manu Chao eta Fermin Muguruza geratu izan dira Espainiako leku batzutan ezin jota antzeko salaketak direla tarteko.
Zentsura
'La Razon'-en agertutako salaketen ostean, Berri Txarrak taldeak Madrilen eman behar zuen kontzertua bertan behera utzi dute
Berri Txarrak eta Leihotikan musika taldeek bihar Madrilen eman behar zuten kontzertua bertan behera lagatzea erabaki dute antolatzaileek, eskuin muturreko talde batek elkarretaratzea egin behar zuela-eta "segurtasun arrazoiak" argudiatuta. 'La Razon' eskuineko egunkari espainiarrak Berri Txarrak-en kontrako artikulua plazaratu du gaurko alean, besteak beste, "ETAren aldeko taldea" dela ziurtatu du egunkari horrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu