Joan den asteko ostiralean hartu zuten preso Unai Errea, Parisko Auzitegian bertan. Auzitegiko iturriak aipatuz Efe berri agentziakkaleratu zuenez, "Frantzian preso dituzten ETAko buruzagiei dokumentuak helarazteagatik" susmagarritzat jo zutelako atxilotu zuten abokatua. Aurretik ere hartu zuten preso Errea, 2003ko maiatzean. Parisko La Sante espetxean zen euskal preso bati "euskarazko idatziak" helaraztea leporatu zioten abokatuari.
Orduan, Auzitegiaren kontrolpean aske utzi zuten abokatua, auzipetu ostean. Atzoko erabakiarekin batera, 2003an irekitako auziaren ikerketa berriro zabaltzea erabaki zuen auzitegiak.
Askatasunak gogor salatu zuen abokatuaren atxiloketa. Parisko Auzitegian zela, Laurence Le Vert epailearen aurrean diligentziak egiten aritu ostean abokatua preso hartu eta inkomunikatu izana ere txarretsi zuen Askatasunak. Jakinarazpen bat ematearekin aski litzatekeela eta preso hartzeko arrazoirik ez zegoela salatu zuen Askatasunak.
euskal presoak
La Santen espetxeratu dute Unai Errea abokatua
Askatasunak jakinarazi duenez, Unai Errea abokatua Parisko (Frantzia) La Sante espetxera eraman zuten atzo, Laurence Le Vert epailearen aginduz. "Euskal preso politiko bati idatziren bat pasatzea da leporatzen diotena" Askatasunak azaldu duenez. Esan dutenez, "gauza bera leporatu zioten orain dela bi urte atxilotu eta bi egunez inkomunikazioan izan zutenean, eta ordutik zabalik mantentzen duten bere aurkako txostenean atzoko akusazioa gehitu dute".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu