'Egin-en Auzia'

LAB: "Informazio askatasunaren aurkako erasoa da Auzitegi Nazionalaren erabakia"

LAB sindikatuak adierazi duenez, "KIE Komunikabideak Inprimatzeko Elkarteari berea ez den zorra ordainarazteko Espainiako Auzitegi Nazionalak hartu duen erabakia informazio askatasunaren aurkako erasoa da. Ideologia jakin bat zabaltzen diharduen egunkari bat itotzea da erabakiaren helburua". "GARAren aurkako erasoari erantzutea" eskatu die LABek sindikatuei eta komunikabideetako langileei.

2005eko apirilaren 22a
17:35
Entzun
Egin kaleratzen zuen Hernani inprimategiari Gizarte Segurantzak egotzitako zorra Komunikabideak Inprimatzeko Elkarteari (KIE) ordainarazi nahi dio Espainiako Auzitegi Nazionalak. Gara egunkaria inprimatzen du KIEk. Hernani inprimategiari egotzitako 441.000 euroko zorra «solidarioki» ordaindu beharko du, hortaz, KIEk, astelehenean kaleratutako epaiaren arabera. Bi enpresen arteko «ondorengotza» hartu du Auzitegiak argudio nagusitzat.

LAB sindikatuko komunikazio arduradun Teresa Todak adierazi duenez, "Auzitegiaren sententziak, EHKEren proiektu informatiboa eta lanbide horretan dirautenen etorkizuna kolokan jartzen du. Hedabide bat ekonomikoki ito dadin neurriak hartzeak heriotza leunago irudikatzen du, baina azken finean euskal komunikazio esparrutik zilegi den ildo editorial eta ideologiko bat ezabatzea du helburu sententzia honek"

"Eraso honen aurrean erantzun bat" eskatu die LABek sindikatu eta komunikabideetako langileei."Eraso hau guztien aurkako erasoa da".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.