43 urteko L.A.J.hilotz aurkitu dute gaur goizean Lizarran (Nafarroa). La Merced kalean, espaloian, emakumezko batek topatu du gorpua, etxetik irtetzerakoan. Handik oso hurbil bizi zen biktima.
Udaltzaingoak agertu du labankadaka hil dutela, eta lekukoen arabera, zauri asko zituen gorpuak. Iturri horiek zehaztu dute hildakoa ezindu psikikoa zela eta Tasubinsa enpresan lan egiten zuela. Enpresa honek ezinduei ematen die lana.
Hilketa
Labankadaka hilda agertu da 43 urteko gizon bat Lizarran
Kalean aurkitu dute gorpua, biktima bizi zen etxetik hurbil.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu