Emakume baten eta gizon baten hilotzak aurkitu zituzten atzo goizean Angelun (Lapurdi), etxe batean. Labana zauriak zituzten. Suhiltzaileek azaldu dutenez, dei bat jaso zuten goizean, eta haiek iristerako hilak ziren biak. Etxean bazen beste pertsona bat ere, emakume ezindu bat; onik atera zuten hura suhiltzaileek bere gelatik. Hain justu ere, emakume horren zaintzailea eta aitona dira hilda aurkitu dituztenak. Frantziako Poliziak ez du informazio gehiagorik eman. Ikerketa abiarazi du zer gertatu zen argitzeko.
Bizilagun batzuek eman zuten abisua goizean, 09:20 aldera. Angeluko Pirinioen etorbideko etxe batean bi gorpu aurkitu zituztela. 80 urte inguruko gizon batena zen hilotz bat, eta bestea, 30 urte inguruko emakume batena. Samuel Vuelta Baionako prokuradoreak jakinarazi du gutxienez labana zauri bana zutela. Autopsia egingo diete, baina, lehen zantzuen arabera, ostiralean hil ziren.
Bakarrik bizi zen gizona, eta maiz joaten zitzaizkion bisitan biloba ezindua eta haren zaintzailea, hainbat komunikabidek azaldu dutenez. Ostiralean iritsi ziren etxera emakumea eta zaintzailea
Labankadaz hilda aurkitu dituzte emakume bat eta gizon bat Angelun
Etxean beste pertsona bat ere bazen, eta onik aurkitu dute hura. Haren aitona eta zaintzailea dira hildakoak. Poliziak ikerketa zabaldu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu