Labankatutako andrearen bikotekidea atxilotu dute
DONOSTIA. Herenegun iluntzean Donostian labankada bat jaso zuen emakumearen bikotekidea atxiki zuen atzo goizaldean Ertzaintzak. 46 urteko gizonezko bat da ustezko erasotzailea. Emakumea Donostiako Ospitaleko Zainketa Intentsiboen Unitatean dago, larri. Ustezko erasoa gaitzetsi du Donostiako Udalak, eta elkartasuna adierazi die andreari eta haren senideei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu