Politika

LABek "arbuiatu" egin ditu Bilboko Udaltzainek "jasandako erasoak"

Hiru puntuko ohar laburra argitaratu du LABek, Bilbon joan zen ostiralean izan ziren istiluen inguruan. Alde batetik, "Bilboko Udaltzaingoek jasandako erasoen aurrean kezka eta eta arbuioa" agertu ditu. Era berean, "Hiri Segurtasun politikaren arduradunen eta bereziki Alkatetzaren jarrera" gaitzetsi dute, "Udaltzaingo errepresibo" bat bultzatzen dutela iritzita.

2006ko azaroaren 14a
17:56
Entzun
Bestalde, Udaltzaingoari ez dagokiola Ordena Publikoko dispositiboetan aritzea gogorarazi du sindikatuak.

Gertatutakoaren inguruan kontrako bertsioak daudela, hori interesatuki erabili duenik ere badela salatu du LABek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.