CCOO «oso gustura» agertu da Nafarroako Gobernuak emandako datuekin, eta bertako ordezkariak «harro» agertu dira «langileek emandako konfiantzarekin». Hauteskundeetako garaile gisa aurkeztu du bere burua, eta langileek emandako konfiantza horri «behar den bezala» erantzungo diola agindu du, baina aurtengo hauteskundeetan sindikatu gehiago sartu direla nabarmendu nahi izan du, eta horrek emaitzetan eragina izan duela.
ELA, HIRUGARREN. ELA sindikatua izan da Foru Administrazioko hauteskundetan hirugarren indarra, eta «balorazio oso positiboa egin dute sindikatu horretako ordezkariek. Irabazlea zein izan den eta zein ez ez dutela baloratuko esan dute sindikatu horretako kideek: «36 delegatu lortu ditugu, eta horrek azken lau urtetan ELAGizalanek egindako lanaren aitorpena adierazten du», esan dute. Emaitzak esku artean, batasun sindikalaren alde agertu da, gainera, Nafarroako ELA: «Prest gaude, beti ere gehiengoaren arauak errespetatuz, beharrezko batasun sindikala bultzatzeko».
UGT sindikatua ere «oso gustura» agertu da lortutako emaitzekin. Orain lau urte baino bederatzi ordezkari gehiago lortu ditu sindikatuak, eta «horrek argi erakusten du UGT hasi egin dela funtzionarioen artean».
Halere, sindikatu horri ez zaio gustatu aurtengo hauteskundeetara orain arte baino sindikatu eta talde gehiago aurkeztea: «Sektorekako sindikatu horiek euren sektoreari soilik begiratzen die, eta horren langileen arteko banaketa sustatzen du», UGTren arabera.Baina hori bakarrik ez, «gehiengoa dute sindikatuak ahuldu egiten dituzte, eta, ondorioz, negoziazioetarako babes eta indar eskasagoarekin gelditzen dira mahai nagusirako».
Foru Administrazioa
SINDIKATUA BOTOAKDELEG.CCOO 2,028 49
LAB 2.179 46
ELA 1.227 36
UGT 983 35
Afapna 1.311 24
SMN 629 16
SATSE 1.020 12
SPA 604 10
SPF 194 8
EILAS 793 8
USAE 558 8
APS 674 7
USO 97 6
CSIF 386 5
Besteak 1.065 10
GUZTIRA 13.448 280
Nafarroako Gobernuaren datu ofizialak