politika

LABek "inolako indarkeriarik gabe" aldaketarako deia egin dio sektore independentistari

Egungo egoerari buruzko gogoeta egin du sindikatu abertzaleak gaur Iruñean, eta datozen hamar urtean Euskal Herriko independentziaren aldeko eztabaida ideologiko eta politikoak nagusitasuna izan dezan konpromisoa berretsi du. "Konpromiso eta erabaki berriak" iragarri ditu.

2010eko ekainaren 5a
20:40
Entzun
Sektore independentistari zuzendu zaio batez ere LAB sindikatu abertzalea gaur Iruñean, egungo egoera politikoari buruz egindako gogoetan. LABen eta ezker abertzalearen aldetik, konpromisoak sendo jarraitzen duela azaldu du Ainhoa Etxaide sindikatuaren idazkari nagusiak, datozen hamar urtean Euskal Herrian etorkizunari buruzko eztabaida ideologikoa eta politikoa nagusi izan daitezen, inolako oztoporik gabe, eta independentziaren aldeko eragileei dei egin die bide horretan aritzeko: "Prozesu demokratikoaren bitartez, bultza dezagun aldaketa, inolako mugarik gabe, inolako interjerentziarik gabe, inolako indarkeriarik gabe erabaki ahal izateko".

Bide horretan ezker abertzalearen eskutik "bultzada eta urrats berriak" egongo direla azaldu du; "Konpromiso eta erabaki berriak" ere bai. Frantziako eta Espainiako estatuentzat ere izan ditu hitzak sindikatuak, eta abertzaleek eta independentistek hartu duten bidea errespeta dezatela eskatu die.

LABek etorkizun hurbilari begira bost zereginetan jarri du egitekoa: enpleguan, sektore publikoan, babes sozialean, aukeren berdintasunean, eta erabakitzeko eskubidean. Esku artean dituzten ekintzen artean, berriz, LAB sindikatuak ez du baztertzen greba orokorrera deitzea Espainiako lan erreforma dela eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.