Ikastetxe publikoetako lanbide heziketako irakasleen hizkuntz eskaerak arautzen dituen dekretu berri bat lantzen ari da Eusko Jaurlaritza, eta hori aldatzeko eskatu dio LABek Hezkuntza Sailari. «Egungo egoera tamalgarria iraunarazteko baino ez du balioko Jaurlaritzaren dekretuak. Hori dela eta, dekretu proposamen hori bertan behera utzi, eta hezkuntza komunitatearekin dekretu berri baten gainean lanean hasteko eskatzen diogu».
LABek salatu du Jaurlaritzaren proposamenean ez dela egungo egoeraren azterketa jasotzen, eta ezta egora hobetzeko proposamenik ere. «Alderantziz, aurrerapausorik ez emateko aitzakiak ematen dira». Lanbide Heziketako lanpostu gehienek bigarren hizkuntz eskakizuna izan beharko luketela uste du LABek.
LABek lanbide heziketako hizkuntz eskaeren beste dekretu bat eskatu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu