Hezkuntza

LABek lortu du ordezkari gehien Araba, Bizkai eta Gipuzkoako irakaskuntza publikoko hauteskunde sindikaletan

ELA bigarren indarra izango da aurrerantzean ere, unibertsitatez kanpoko irakaskuntzan gora eginda.

2015eko martxoaren 12a
08:17
Entzun

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako irakaskuntza publikoan hauteskunde sindikalak egin zituzten atzo. 300 ordezkari aukeratu zituzten guztira (duela lau urte baino 26 gehiago): 208 unibertsitatez kanpoko irakaskuntzan eta 92 EHUn.

Bada, LABek lortu du ordezkari gehien: 85 (%28,3). ELAk 68 ordezkari lortu ditu (%22,7); Steilasek, 67 (%22,3); CCOOk, 49 (%16,3); UGTk 27; eta beste hautagaitzek, 4 (%1,4).

Lortutako ordezkari kopuruari dagokionez, sindikatu guztiek egin dute gora, baina ez ordezkari kopuruaren ehunekoei erreparatuta. Gora egin dute ELAk (%0,4 puntu), Steilasek (%0,8) eta UGTk (%1). Behera, aldiz, LABek (%0,9) eta CCOOk (%1,9). ELAk unibertsitatez kanpoko irakaskuntzan egin du gora, bereziki (%1,9). 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.