LABen aipamenak ELAri

2012ko uztailaren 12a
15:50
Entzun

Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak ekainean, bere sindikatuaren biltzarrean, prozesu subiranistaren eztabaidan parte hartzera dei egin zion euskal sindikalgintzari, batez ere ELAri: "Zailtasunak zaitasun eta benetako akordioak eraikitzeko denbora behar dugula jakin arren, euskal gehiengo sindikal indartsu bat behar du euskal langileriak. ELA eta LABen esku dago horretan aurrera egitea, eta gu prest gaude konpromiso argiak eta sendoak hartzeko".

Rafa Diez LABeko idazkari nagusi ohiak, kartzelatik bidalitako gutunean, azpimarratu zuen egungo sindikalgintzak "kontrabotere funtzioarekin bat eginez", lantokietan borroka egin behar duela, baina, era berean, "euskal proiektu nazionalaren eremuan sektore politiko eta sozialekin bat eginez" botere instituzionala lortzeko borrokan sartu behar duela. ELA aipatzera iritsi gabe, kritika zorrotza egin zion hari: "Batzuk, urteetan indar subiranisten metaketaren bultzatzaile izan badira ere, ematen du uko egin diotela orain bide horri. Atzerakada horren arrazoien atzean, ardura gabezia eta antolamendu alorreko egozentrismo itzel bat antzeman dut". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.