LAB ohar bitartez adierazi du Espainiako Gobernuak gaur onartutako lege dekretuaren helburua langileak eta mugimendu sindikala "zigortu eta ahultzea" dela.
Halaber, azpimarratu du euskal langileriarentzat "premiazkoa" dela ezarpenei aurre egiteko bideak lantzea. Horregatik bihar, Erantzuna gure esku, erabakia gure esku lelopean, Hego Euskal Herriko hiriburuetan egingo diren manifestazioetan "aktiboki" parte hartzera dei egin diete herritarrei. Ezker abertzaleak, Aralarrek, Alternatibak eta EAk bat egin dute protestarekin.