euskal hERRIA

LABen jazarpena berehala amaitzeko exijitu du ELAk

"Errepresioa gero eta handiagoa" dela salatu du, eta gobernuei "distentsioa, bakea eta normalizazio politikoa lortzeko laguntzeko" eskatu die.

2010eko urriaren 1a
16:42
Entzun
ELA "kezkatuta" agertu da LABek Poliziaren jazarpena jasotzen duela salatu duelako, eta hori "berehala" bukatzeko exijitu die "indar polizialen buruei". "Honelako jokabideek askatasun sindikalarekin lotutako eskubideak urratzen dituzte, nazioarteko erakundeen hitzarmenek dioten legez; hain zuzen, Espainiako Estatuak ere sinatu ditu hitzarmen horiek".

LABek atzo egin zuen salaketa, prentsaurreko baten bidez. Haren arabera, sindikatuaren "egoitza nagusietan indar polizialen espioitza eta jazarpena etengabea" da, "[Ainhoa Etxaide] idazkari nagusiak etengabeko jarraipenak" ditu, eta "zuzendaritzako hainbat kideren jarraipena eta jazarpen poliziala iraunkorra" da.

ELAren ustez, hori guztia "gero eta grina errepresibo handiagoaren baitan dator, eta hori ETAk irailaren 5ean egindako adierazpenaren ondotik piztu eta areagotu da". ETAk "eraso ekintza armaturik" ez egitea erabaki duela-eta ELAk dio Espainiako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak "distentsioa, bakea eta normalizazio politikoa lortzeko lagundu" egin beharko luketela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.