Uztailaren 15etik 31ra, Groseko hondartzak banda zabaleko wifi-eremua izango du Internet modu askean eta doan erabiltzeko. LABORAL Kutxak bere On line Banka-ren sorrera dela-eta abiarazitako kanpainaren barnean dago ekimen hori. Herritar guztiek zerbitzu digitala izatea, teknologia berrietarako sarbidea izatea eta horien erabilera sustatzea da entitatearen helburu nagusietako bat.
Interneterako sarbidea duten telefono mugikorrak —smartphone gisa ezagunak— eta tabletak gero eta gehiago erabiltzen dira finantza-eragiketetarako.
Groseko hondartzan Internet modu librean eta doan erabili ahal izateko, erabiltzaileak haririk gabeko teknologia erabiltzen duen ordenagailu eramangarria, tableta edo smartphone-a behar du, wifi estandarrekin bateragarria izango dena, hau da, gaur egungo ia edozein gailu. Erabiltzaileak haririk gabeko LABORAL KUTXA sarea detektatu, bertan konektatu eta sistemak adierazten dizkion urratsak jarraitu beharko ditu.
Azken urtean, mugikorraren erabilera % 25 hazi da finantza-mugimenduetarako. Teknologia berriak gure eguneroko alderdi guztietan aplikatzen dira dagoeneko. Eta smartphone-en ezarpen azkarrari esker, leku guztietara iritsi dira. Joera horren barnean, finantza-eragiketak ez dira salbuespenak. Gero eta gehiago dira beren entitatearekin urrutitik harremanetan jartzea erabakitzen duten erabiltzaileak, ohiko telefono-kanalen, webgunearen nahiz telefonoetarako aplikazioen bitartez. LABORAL Kutxak bere bezeroen eskura jartzen ditu horiek guztiak, hain zuzen.
Testuinguru horretan, LABORAL Kutxak bere erabiltzaileen konektagarritasunari buruzko datuak jakinarazi ditu, eta, horien arabera, entitateko bezeroen % 25ek maiz erabiltzen dute LABORAL Kutxaren on line Banka. Bezero horien artean, erdiek Banka Mugikorretik egiten dute. Azken urtean telefono mugikorren eta tableten bidez sartutakoen kopurua nabarmen hazi da: urte bakar batean bikoiztu egin da gailu horietatik on line Bankara sartu direnen kopurua.
Banka Mugikorraren aplikazioak izan dituen doako deskargen datua gailentzen da batik bat, 150.000 deskarga baino gehiago izan baititu; gainera, LABORAL Kutxako erabiltzaile eta bezeroek 4,20ko balorazioa eman diote 5etik.
Entitateko Multikanalitatearen arduradunen arabera, joera hori are gehiago nabarmenduko da datozen urteetan. Hori dela eta, LABORAL Kutxak ahalegin teknologiko handia egin du bere bezeroei zerbitzu arin bat eskaini ahal izateko, horiek erabiltzen duten plataforma dena dela, berritasunak txertatuz eta etengabe hobetuz. Izan ere, funtzionaltasun berrien bidez minutu batean baino gutxiagoan mailegu bat kontrata daiteke telefono mugikorretik; era berean, aseguru-polizak ikusi edo parte eman ahal da mugikorretik bertatik.
Gero eta pertsona gehiagok erabakitzen dute beren bankuarekin edozein lekutatik, edozein ordutan eta edozein gailuren bitartez lan egitea; eta LABORAL Kutxak bezeroen eskaerei erantzuten die.