Mixel Berhokoirigoin Nafarroa Behereko Gamarte herrian sortu zen, 1952an. Laborantzan, erreferentzia nagusietariko bat da Ipar Euskal Herrian. ELB sindikatuaren sortzaileetariko bat izan zen, eta sortu zenetik —2005ean—, Euskal Herriko Laborantza Ganberako presidentea da. ELBko eledunik ezagunena izateaz gain, Confederation Paysanneko idazkari nagusia ere izan zen, baita Via Campesinako partaide ere.
Laborantza Ganbera sortu zenetik, Frantzia jazarri egin zitzaion, eta Berhoirigoin auzipetu, jarraian izan diren Pirinio Atlantikoetako prefeten salaketak zirela medio. 2008ko irailean, Baionako prokuradoreak auzipetzea erabaki zuen. 2009ko martxoan, lehen aldiz errugabetzat jo zuten, eta 2010eko otsailean, beste epaiketa batean, behin betiko errugabetzat. Ipar Euskal Herriko Laborantza Ganbera sortuz departamenduko egitura hautsi eta Frantziako erakundeak ordezkatu nahi izatea leporatu zion prokuradoreak. Epaileek ez zuten aintzat hartu estatuaren salaketa.
Soslaia. Mixel Berhokoirigoin
Laborari engaiatua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu