OSASUNA

Laborategiak Iruñean batzearen kontra agertu dira Tuterako ospitaleko langileak

Laginen %70 Iruñera bidaltzea Tuterako laborategia "desegitea" dela salatu dute.

2015eko otsailaren 10a
10:39
Entzun

Nafarroako Parlamentuan izan da Tuterako Reina Sofia erietxeko laborategietako langileen ordezkaritza bat, PSN, Bildu, Aralar-NaBai eta Ezkerrak eskatuta, laborategien bat egitearen aurrean langileek egiten duten irakurketa azaldu eta lanpostuetan izango duen eraginaren berri emateko.

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak laborategiak Iruñean batzea erabaki duela-eta, Pilar Otxoa laborategiko langilea erabaki horren kontra azaldu da, eta uste du erabaki "politikoa" dela, "ez zazpi milioi euro aurrezteko" baizik.

Izan ere, diru kopuru hori aurreztuko da laborategiak batuta, Nafarroako Gobernuaren arabera. Otxoak ohartarazi du langileak ez datozela bat neurri horrekin, eta argudiatu du oraindik ez dela plazaratu azterketarik diru kopuru hori aurreztuko dela ziurtatzen duenik.

Hortaz, zalantzan jarri du laborategiak batuta kalitatea hobetuko denik: "Beti egin dugu lan kalitatez. Talde sendo eta kualifikatua gara".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.