Garaipenaziurtatuta, Londresko Erretratuaren Museo Nazionalean egin du jendaurreko lehen agerraldia Tony Blair Erresuma Batuko jarduneko lehen ministroak eta bozen irabazleak. Pozarren agertu da, besteak beste, garaipena "historikoa" delako: Alderdi Laboristako hautagaiak hirugarren aldiz jarraian bozak irabazten dituen aurreneko aldia da.
"Gobernu laborista izaten jarraitu nahi duela esan du jendeak, eta ez duela nahi kontserbadoreen arora itzuli", adierazi du. "Berriro ere herrialde hau gobernatzeko eskatu digute", nabarmendu du. Ildo horretatik, "jendeari entzungo" diola agindu du Blairek, eta "jakituriarekin" erantzungo diola herritarrek emandako mandatuari. Hain zuzen ere, laboristek "elkartasuna eta justizia soziala" babesten jarraituko dutela esan du.
646 aulkik osatzen dute Komunen Ganbera; orain arteko zenbaketaren arabea, 353 eserleku eskuratu dituzte laboristek, 196 kontserbadoreek eta 60 liberal demokratek. Oraindik 60 barrutitan, baina gehiengo osoa bermatuta dute laboristek. Hala ere,2001eko hauteskundeekin alderatuta 60 bat aulki galduko dituztela aurreikusten da. Boto kopuruari dagokiola, herritarren %36 ingurururen babesa jasoko du Blairek, duela lau urte baino sei puntu gutxiago.
Eguerdian Elizabeth II.a erreginarekin batzartuko da Blair Buckingham Jauregian, eta estatuburuak gobernua osa dezala aginduko dio.
Gehiengo osoa iritsi badu ere, kanpaina ez da erraza izan Blairentzat, batik bat, Irakeko gerraren inguruko aferengatik. Izan ere, okupazioaren legezkotasuna zalantzan jartzen eta Blair horren jakitun zela adierazten zuten hainbat froga agertu dira asteotan. Hala ere, kontserbadoreek ez dute kanpaina sendorik egin, besteak beste, buruzagitza ahulduta dutelako.
Erresuma Batuko hauteskundeak
Laboristek "elkartasuna eta justizia soziala" babestuko dituztela agindu du Blairek, hirugarrenez bozak irabazi ondoren
Erresuma Batuko Komunen Ganberan gehiengo osoa izango du berriro ere Tony Blair jarduneko lehen ministroaren Alderdi Laboristak. Atzoko hauteskundeetako bozen zenbaketa erabat amaitu gabe badago ere, dagoeneko 353 eserleku ziurtatuta dituzte laboristek; 324 behar zituzten gehiengo osoa izateko, guzti 646 aulkik osatzen baitute Komunen Ganbera. Nolanahi ere, aurreko legegintzalditik 60 bat jezarleku eta botoen %6 inguru galdu dituzte. Laboristek "elkartasuna eta justizia soziala" defendituko dituela agindu du Blairek, eta "jendeari entzungo" diola.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu