Nagore Laffageren hilketaren epaiketan gaztea nola hil zen argitu dute gaur auzitegiko medikuek: "eskuekin ito zuten". Heriotza "bortitza" izan zela gaineratu dute eta Laffagek gorputz osoan zituen ubeldu eta arramazkak aztertuta heriotza "luzea" izan zela. Iazko uztailaren 7an hil zuten Laffage (Irun, Gipuzkoa), Iruñean, eta Yllanesek asteartean aitortu zuen berak hil zuela.
Laffageren gorpuari egindako autopsiaren arabera, 7:00ak eta 11:00ak inguruan hil zuten. Une horretan, akusatuaren etxean zegoen gaztea.
Yllanes "konpultsiboa, obsesiboa eta perfekzionista" da, medikuen arabera
Uztailaren 9an Jose Diego Yllanesi ordu beteko galdeketa psikiatrikoa egin zioten auzitegiko medikuek eta hortik ondorioztatu zuten, akusatua "konpultsiboa, obsesiboa eta perfekzionista" dela. Gainera, Laffage ustez oldar batean hil zuen. "Izaera gogorreko pertsona da eta estimulu indartsu baten ondorioz jokatu zuen". Hala ere, Yllanesek pertsonalitate nahasmendurik ez duela nabarmendu dute.
Arratsaldean hilketaren gaineko ikerketan parte hartu zuten hiru foruzainek deklaratuko dute. Ondoren, Yllanesen defentsak hala eskatuta, psikiatra batek ustezko hiltzaileari egindako azterketa psikiatriko baten berri emango du. Horren bitartez, Yllanesek ustez Laffage hil zuenean zein egoera psikiatriko zuen azaltzen ahaleginduko dira.
Gaurkoa izango da, Jose Diego Yllanesen kontrako epaiketa publikoaren azkenaurreko saioa. Epaiketa datorren astelehenean amaituko da, azaroaren 9an, eta azaroaren 11n epaia emango dute.
emakumeen aurkako indarkeria
Laffage itota hil zutela baieztatu dute auzitegiko medikuek
Yllanes akusatua "konpultsiboa, obsesiboa eta perfekzionista" dela diote medikuek. Iazko uztailaren 7an hil zuten Nagore Laffage, Iruñean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu