emakumeen aurKAKO INDARKERIA

Laffageren hiltzailearen aurkako zigorra berretsi du Nafarroako Auzitegi Nagusiak, heriotza erailketa gisa jo gabe

Hildako neskaren familiak Espainiako Auzitegi Gorenean helegitea sartzeko asmoa du. Auzitegi berak hamabi urte eta erdiko espetxe zigorra jarri zion Jose Diego Yllanesi, homizidioagatik.

2010eko martxoaren 16a
15:19
Entzun
Nafarroako Auzitegi Nagusiak muzin egin die Nagore Laffageren auzian akusazioek eta defentsak aurkeztutako helegiteei, eta azaroaren 20an berak emandako zigorra berretsi du. Hau da, hamabi urte eta erdiko kartzela zigorra Jose Diego Yllanesi, 2008ko uztailaren 7an Iruñean Nagore Laffage irundarra hiltzea egotzita. Eta orain ere Nafarroako auzitegiak ekintza ez du erailketa gisa jo, baizik eta homizidio edo giza hilketa bezala. Azaroan zinpeko epaimahaiak horixe eskatu zuen.

Laffage familiak Espainiako Auzitegi Gorenean helegitea sartzeko asmoa du.

Azaroko epaiarekin ados eta, eta denera sei helegite aurkeztu zituzten martxoaren 2an Nafarroako Auzitegi Nagusian. Laffage familiak ez ezik, lau herri akusaziok -Irungo eta Iruñeko udalek, Gipuzkoako Batzar Nagusiek eta Nafarroako Gobernuak- eta defentsak aurkeztu zituzten helegiteak. Fiskalak ontzat jo zuen lehenengo instantziako ebazpena eta ez zuen helegiterik aurkeztu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.