emakumeen aurkako indarkeria

Laffageren kasuan ahozko epaiketa hasteko erabakia kaleratu du epaileak

Datozen egunotan zehaztuko dute epaiketaren data.

2009ko ekainaren 4a
17:57
Entzun
Nagore Laffageren auziaren ahozko epaiketari ekiteko erabakia kaleratu du gaur kasua daraman epaileak. Datozen egunotan zehaztuko du epaiketaren data, hala ere, irailean egin daitekeela aurreikusi du.

Iazko sanferminetan Laffage Irungo (gipuzkoa) gaztea Jose Diego Yllanes ustezko hiltzaileak hil eta ondoren hatza moztu ziola frogatu zuen Lafagge familiaren abokatuak. Hori oinarritzat hartuta erabaki du epaileak ahozko epaiketari ekitea. Yllanesi hilketaz gain, gorpu profanazioa leporatzeko zantzuak daudela uste du epaileak.

Iruñeko Unibertsitateko Klinikan erizaintza ikasten ari zen Laffage. Klinika hartan psikiatra moduan lanean ari zen Yllanes 27 urteko gaztea kartzelan dago Laffageren hiltzailea delakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.