Atzo arratsaldean izan zen erasoa, 17:00ak inguruan. Eztabaida baten ostean, erasotzailea bikotekideari ukabilkadak ematen hasi zen aurpegian; bestelako kolpe eta ostikadak ere jaso zituen. Lan orduetatik kanpo zegoen ertzain batek gerarazi zuen erasoa, eta hark deitu zien larrialdi zerbitzuei.
Erasotzailea, identifikatu ostean, atxilotu egin zuten, eta gaur bertan utzi dute epaileen esku.