Atxiloketa

Lagun bat atxilotu dute Gasteizen kale erasoak egitea egotzita

Atxilotutakoa Joseba Mikel Otxoa dela esan du Ertzaintzak.

2007ko uztailaren 26a
20:23
Entzun
Ertzaintzak 23 urteko gizonezko bat atzeman du gaur goizean Gasteizen, hirian bertan kale erasoak egitea leporatuta. Atxilotutakoa Joseba Mikel Otxoa dela esan dute.

Goizeko zortzietan haren etxebizitza miatzen hasi dira ertzainak, Donostia kalean 12. zenbakian, eta ordu eta erdi beranduago bukatu dute. Dokumentazioa atera dute, kaxa batean.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, "oraingoz" ez du beste atxiloketarik egiteko asmorik.

Hilaren 10ean Espainiako Poliziak Araban lau gazte atxilotu zituen, arrazoi bera leporatuta. Haietatik hiru behin-behinean kartzelan sartu zituen epaileak: Gorka Velasco Lareki (20 urte), Koldo Moreno Fernandez (21) eta Xabier Fernandez de Gamarra Alutiz (21).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.