Euskal Herria

Lagun bat atxilotu dute Gasteizen, 'molotov koktel' batekin Udaltzaingoari eraso egitea egotzita

Zehazki, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren atarian aparkatuta zegoen udaltzainen auto bati bota diote 'koktel'-a. Guardia Zibilak atxilotu du.

2008ko abuztuaren 5a
17:35
Entzun
Gasteizko Udaleko iturriek Efe agentziari jakinarazi diotenez, bart goizaldean lagun bat atxilotu du Guardia Zibilak Gasteizen Udaltzaingoaren auto bati molotov koktel bat jaurtitzea leporatuta.

Iturri horien arabera, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren atarian aparkatuta zegoen ibilgailua, Olagibel kalean, eta goizaldeko ordubata eta erdiak aldera jaurti diote koktel-a. Sabaian jo du, eta kearekin belztuta geratu da.

Handik minutu batzuetara atxilotu du Guardia Zibilak erasoa leporatzen dioten lagun hori.

Atxiloketa hori salatzeko mobilizazioak antolatu ditu Askatasunak: gaur 21:00etan manifestazioa Andre Mari Zuriaren plazatik abiatuta, eta bihar eta etzi 20:00etan elkarretaratzeak Correos plazan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.