Guardia Zibilak 32 urteko gizonezko bat -X.R.T.- atxilotu du gaur goizean Ordizian (Gipuzkoa), "Internet bidez terrorismoa goretsi" duela egotzita. "Interneteko foroetan sartzen zen, modu anonimoan, eta terrorismoaren kideen kontrako irainak egiten zituen eta terroristen ekintzak justifikatzen zituen", dio Guardia Zibilak.
Atxiloketaren ondoren guardia zibilak haren etxera joan dira, miatzera. Filipineta kalean dago etxea, eta 11:50 arte egon dira han, atxilotuarekin.
Atzo Sevillan (Espainia) beste lagun bat -M.L.- atzeman zuten arrazoi beragatik. Bi etxebizitza miatu zituzten. Polizia iturriek diote bi atxiloketek ez dutela zerikusirik.
Lagun bat atxilotu dute gaur Ordizian, "Internet bidez terrorismoa goresteagatik"
Guardia Zibilak egin du atxiloketa. 32 urteko gizonezkoa da atzeman dutena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu