Goizaldean, BI-2235 errepidean, istripua izan du motorzale batek, Forua parean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, erorikoa izan du, eta larrialdi zerbitzuak tokira joan direnerako hilik zegoen. Ertzaintza istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da.
Iruñean, Landaben industrialdean, kamioi batek 35 urteko gizon bat harrapatu du 05:00ak aldera, Koxka enpresaren aurrean. Bertaratutako mediku taldeak haren heriotza baieztatu besterik ezin izan du egin. Iruñeko Udaltzaingoak hartu du ikerketa bere gain.