Lagun bat hil da eta beste bi zauritu gaur arratsaldean Soraurenen izandako errepide istripuan. Bi kamioik talka egin dute lau eta erdiak pasatxo zirela, Iruñea eta Behobia arteko N-121 errepidean.
Bidea irekita dago (19:10ean), baina errei bakarra dute zabalik.