Istripu handia gertatu da gaur goizean N-124 errepidean, Zanbrana (Araba) parean: kamioi batek eta hiru autok elkar jo dute, eta, ondorioz, lagun bat hil egin da eta beste bi zauritu dira.
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, 05:48 inguruan gertatu da ezbeharra, eta Renault Laguna batean zihoazen bi bidaiariak autoaren hondakinen artean harrapatuta geratu dira. Suhiltzaileek atera behar izan dituzte, eta Gasteizko erietxeetara eraman. Bizirik iritsi dira biak ospitalera, baina bietako bat, Mendabiako (Nafarroa) 49 urteko gizonezko bat, hil egin da gero. Kamioiaren gidaria ere artatu behar izan dute anbulantzia batean.
Istripuaren ondorioz N-124 errepidea itxi egin behar izan dute, traban zeuden ibilgailuak kentzeko. Goizeko hamarrak inguruan kendu dituzte trabatik.
Errepideak
Lagun bat hil da Zanbranan, kamioi batek eta hiru autok izandako istripuan
Bizirik iritsi da erietxera, baina han hil egin da 49 urteko mendabiarra. Beste bi lagun ere zauritu dira ezbeharrean. N-124an gertatu da istripua, eta errepidea itxita eduki behar izan dute zenbait orduz ezbeharrak sortutako trabak konpondu arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu