Errepideak

Lagun bat larri zauritu da Bastidan, auto istripuan

Beste bat ere zauritu da ezbehar berean. Santurtzin (Bizkaia) lau lagun zauritu dira bi autok parez pare elkar jota, eta Zarautzen beste hiru.

2006ko abenduaren 25a
17:38
Entzun
Gutxienez hiru errepide istripu gertatu dira azken orduetan. Horietako batean, Bastidan (Araba) gertatutakoan, gizonezko bat larri zauritu da.

Ertzaintzak agertu duenez, bart gauerdian, hamabiak eta laurden aldera, bi autok elkar jo dute, aurrez aurre. Talkaren ondorioz, gizonezko bat ibilgailuetako baten hondakinen artean harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Larri zaurituta eraman dute Logroñoko (Errioxa, Espainia) erietxe batera. Beste gizonezko bat ere zauritu da ezbehar berean. 40 urteko J.A.O. eta 21 urteko E.P.P. dira zaurituak, biak Haroko (Errioxa, Espainia) bizilagunak.

Santurtzin, berriz, beste bi autok jo zuten elkar atzo arratsean, zortziak aldera, Mamarigako tunelen parean. 17 eta 22 urte arteko lau gazte zauritu ziren istripu horretan. Barakaldoko Gurutzetako erietxera eraman zituzten lauak, bi pronostiko erreserbatuarekin eta beste bi zauri arinekin. Santurtziko bizilagunak dira lauak.

Zarautzen ere beste bi autok parez pare egin zuten talka atzo goizaldeko bostak laurden gutxi inguruan, N-634 errepidean.Bi autoetako batean zihoazen bi neska, biak 28 urtekoak, ibilgailuko hondakinen artean harrapatuta geratu ziren, eta suhiltzaileek atera behar izan zituzten. Bi emakumezko horiek eta beste autoan zihoan 32 urteko gizonezko batDonostia Ospitalera eraman zituzten zaurituta, baina Ertzaintzak ez du haien pronostikoen berririk eman.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.