gizARTEA

Lagun bat larri zauritu da Lazkaoko gas leherketa batean

2010eko urriaren 23a
17:09
Entzun
Etxebizitza bateko gas leherketak sutea eragin du gaur arratsaldean Lazkaon, eta gizonezko bat erietxera larri zaurituta eraman dute helikopteroan. Erredurak ditu.

San Prudentzio ermitatik goraxeago dagoen bi solairuko etxe batean izan da ezbeharra, 'Fideletxe' izenekoan, 13:40etan, Goierrikohitza.info-k dioenez. Antza denez, butano bonbona bat lehertu da, eta suak hartu du berehala eraikin osoa, etxearen solairu guztietara zabaldu delako. Ketza handia ikusten zen Lazkaoko herrigunetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.