25 urteko Getxoko (Bizkaia) bizilagun bat (A.S.G.) hil da gaur, atzo han, Galeako itsaslabarretik erortzean izandako zauri larrien ondorioz.
Gaueko bederatzietan izan zuen erorikoa. Larrialdi zerbitzuek dei bat jaso zuten horren berri emanez, eta Ertzaintzaren helikoptero batek handik ordubetera erreskatatu zuen gaztea, itsasoz ezinezkoa zela-eta. Antza denez, ezbeharra Aixerrotako errotaren ondoan jazo zen; biktima haitzen inguru batean gelditu zen, larri zaurituta.
Gurutzetako ospitalera eraman zuten, baina bart hil da.
Oraindik ez dakite zer dela-eta erori zen.
Istripua
Lagun bat zendu da Getxoko itsaslabarrean erorita
Atzo gauean erori zen Galean eta bart hil da. 25 urte zituen hildakoak, eta Getxokoa bertakoa zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu